Igeri

BizikletaSaltaka.

Hiru disziplina, erronka bat. Ausartzen al zara aurten gure lasterketan parte hartzen?


Nortzuk gara

Zumaiako triatloi taldea pixkanaka handitzen ari den elkartea da, eta horixe da, hain zuzen ere, gure herriak eskaintzen diguna baliatuz, erakarri nahi duguna : kirola egiteko aukera izateaz gain, gure ingurunea beste modu batean bizitzeko aukera.

Zumaiak dena jartzen digu eskura: itsasoa, errepidea eta mendia.

2026an, [X.] edizioa ospatu dugu, eta inoiz baino urrunago iritsi gara. 450 parte-hartzaile baino gehiago izan ditugu, eta marka guztiak hautsi ditugu. Guretzat, zenbaki bat baino askoz gehiago da hori. Urte hauetan egindako lanaren, ilusioaren eta herritarren babesaren emaitza da. Eta, batez ere, hazten eta aurrera egiten jarraitzeko indarra ematen digun seinale.

Baina lasterketa hau ez da soilik triatloi taldearena. Ezta triatletena bakarrik ere. Lasterketa hau posible egiten duen komunitate oso baten lana da.

Horregatik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu boluntario guztiei, zuen denborarik eta ilusiorik gabe hau guztia ez bailitzateke posible izango. Eta, nola ez, inguruko herrietako triatloi elkarteei ere, zuen laguntza eta elkarlanagatik. Elkarrekin egiten dugu handiagoa gure kirola.

Azken finean, triatloia ez da igeri egitea, bizikletan ibiltzea eta korrika egitea bakarrik. Taldea, herria, laguntasuna eta elkarlana ere bada.


Lasterketa motak

Aukeratu zure lasterketa eta ibilbidea

SUPER SPRINT
SPRINT

Igerian

350m


Bizikletan

10km


Korrika

2,5km


Igerian

750m


Bizikletan

20km


Saltaka

5km


Denbora mozketak

Igeriketa

  • Sprint: 22min
  • Supersprint: 25min.

Igeriketa +Bizikleta

  • Sprint: 75
  • Supersprint: 75min

Ibilbidea

Bizikleta

Super Sprintekoek Gernikako parkean hasi eta Oikiararte egin beharko dute joan etorria.

Sprint distantzikoek berriz Aizarnazabalera joan eta Meagaseko igoera zati bat egin ondoren itzuliko dira Gernikako parkera.

Igeriketa

Taldetan banatuta izango da irteera.

Batez ere kontuz ibili igeriketa saioa amaitzean, sarbide estua da eta.

Zumaiako dikea edo faroa

Korrika saioan, 2.5km edo 5km izango dira.

Lasterketa Gernika parketik hasi eta Dike edo faro bitartera izango da.


Ibilbidearen nondik norakoa

Lasterketa irudietan

Ibilbidean zehar gure argazkilariek ateratako irudiak dituzu eskura.

PODIUMAK


2026ko triatloiak bideoan emandakoa.

GUKA

Informazio praktikoa


Dortsalak jasotzea

Itsas Kiroldegia

Dutxak

Itsas Kiroldegia

Arropa-zaintza

Gernikako parkea

Boxak

Gernikako parkea

Aparkalekuak

  • Ludoteka?
  • Polikiroldegi atzeko parkinga
  • OTAko guneetan
  • Poligono industrialean

Babesle eta laguntzaileak

Jarri gurekin harremanetan

Galderarik?

Lasterketaren gaineko informazio gehiago nahi duzu? Zalantzaren bat duzu? Guztia argitzen saiatuko gara.

Non gaude?

Lubaki Kiroldegia, 20750 Zumaia

© ZTT 2026 · zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com